Valladolid 2-3 Osasuna

Europara begira jarri da Osasuna

Azkar hartu du aurrea Osasunak, eta errentari eutsi dio gero. Budimirrek bi gol sartu ditu, eta Ruben Garciak bat.

Osasunako jokalariak gol bat ospatzen, gaur, Valladoliden. R. GARCIA / EFE
Osasunako jokalariak gol bat ospatzen, gaur, Valladoliden. R. GARCIA / EFE
2025eko apirilaren 20a
18:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Denboraldi amaierari galtzeko gutxirekin eta irabazteko askorekin egingo dio aurre Osasunak. Vicente Morenoren taldeak sasoi gorabeheratsua izan du, baina, azken bi garaipenei esker, 41 puntu ditu; ziurtatua du Lehen Mailan jarraitzea eta, sei jardunaldiren faltan, bi puntura ditu datorren urtean Europan jokatzeko aukera ematen duten postuak.

Gaur 2-3 irabazi du Valladoliden, birtualki maila galdua duen talde bakarraren etxean. Partida hasi bezain pronto eman du lehen abisua Osasunak, eta bederatzigarren minutuan hartu du aurrea. Ruben Garciaren erdiraketa bikaina Budimirrek bidali du sarera, buruz. 34. minutuan Garciak berak egin du gorritxoen bigarrena. Partida bideratua zuen Osasunak atsedenaldirako.

Bigarren zatian indartsu zelairatu da Valladolid, eta Morok 49. minutuan gola egin du, baina 60. minutuan, penaltiz, Budimirrek biko tartea berrezarri du. 

Syllak 66.ean sartu du etxekoen bigarrena, eta azken minutuetan sufritzera kondenatu du Osasuna. Valladolidek gogoa jarri du, bai, baina gol aukera gutxi sortu ditu. Beste hiru puntu Osasunarentzat, eta denboraldia gozatuz amaitzeko aukera ere bai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.