ACBko finalak Euroliga jokatzeko aukera ekar diezaioke Bilbo Basketi, zuzenean edo zeharka. 13 taldek A lizentzia dute, postu ziurra Euroligan, euren emaitzak bat edo beste izan. Tartean dago Baskonia. 16 taldek jokatzen dute ligatxoa, lehen fasea, eta gaur-gaurkoz, finalari esker, 13. postuan dago Bilbo Basket zerrenda horretan. A lizentzia duten beste talde batzuen emaitzen arabera, sailkapena zuzenean edo atariko baten bitartez lortuko du Bilbo Basketek.
Sienako Montepaschik Italian, Fehnerbacek Turkian eta Moskuko CSKAk Errusian; hiru talde horiek euren herrialdeko ligako titulua irabazten badute, atarikorik gabe jokatu du Euroliga Bilbo Basketek. Baita liga irabazten badu ere.
Euroligan sartzea atariko baten bitartez edo zuzenean lor dezake
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu