Entrenatzaileek ez dute beti asmatzen. Hau da, ustez balio ez duen futbolariari halabeharrez aukera eman eta ezinbesteko bihurtzea ez da ezohiko kontua. Athleticen hainbat kasu daude. Besteak beste, Xabi Etxeita ia denboraldi oso bat egon zen Ernesto Valverderen aukeraren zain. Etsita. Bada, egun, bermatuta dauka lekua hamaikakoan. Mikel San Joseri ere ikaragarri kostatu zitzaion Joaquin Caparrosen konfiantza izatea… Beraz, baliteke Kike Solak edo Unai Bustinzak pisu gehiago izatea epe labur eta ertainean. Futbolean asko balio baitu izaten diren aukerak aprobetxatzea.
Euren burua eskaintzen ari dira
Athleticek Vicente Calderonen emandako itxura onak talde zuri-gorrian pisu gutxi duten futbolarien balioa aldarrikatzeko balio izan du. Espainiako Kopako finala jokatzeko aukera izateko eta, batez ere, datorren denboraldian taldean jarraitzeko gaitasuna dutela erakutsi gura dute.
Partida bat ez da nahikoa futbolarien balioa neurtzeko. Ez da zuzena egun bakar batean egindako beharraren arabera futbolari baten gaitasuna zehaztea. Onerako zein txarrerako, oso arriskutsua izan daiteke. Eta, zoritxarrez, sarri egiten da. Presaka bizi gara, eta momentuan gertatzen denak baino ez du balio. Horri aurre egiteko, teknikarien lana dago. Luzaroan egindako jarraipen zehatzaren arabera neurtzen dute jokalari bakoitzak eman dezakeena. Ez dira inguruak sortzen duen zarataren arabera aritzen. Hori bai, entrenatzaile bakoitzak bere gustuak ditu, eta horrek eragina izaten du.
Entrenatzaileek ez dute beti asmatzen. Hau da, ustez balio ez duen futbolariari halabeharrez aukera eman eta ezinbesteko bihurtzea ez da ezohiko kontua. Athleticen hainbat kasu daude. Besteak beste, Xabi Etxeita ia denboraldi oso bat egon zen Ernesto Valverderen aukeraren zain. Etsita. Bada, egun, bermatuta dauka lekua hamaikakoan. Mikel San Joseri ere ikaragarri kostatu zitzaion Joaquin Caparrosen konfiantza izatea… Beraz, baliteke Kike Solak edo Unai Bustinzak pisu gehiago izatea epe labur eta ertainean. Futbolean asko balio baitu izaten diren aukerak aprobetxatzea.
Entrenatzaileek ez dute beti asmatzen. Hau da, ustez balio ez duen futbolariari halabeharrez aukera eman eta ezinbesteko bihurtzea ez da ezohiko kontua. Athleticen hainbat kasu daude. Besteak beste, Xabi Etxeita ia denboraldi oso bat egon zen Ernesto Valverderen aukeraren zain. Etsita. Bada, egun, bermatuta dauka lekua hamaikakoan. Mikel San Joseri ere ikaragarri kostatu zitzaion Joaquin Caparrosen konfiantza izatea… Beraz, baliteke Kike Solak edo Unai Bustinzak pisu gehiago izatea epe labur eta ertainean. Futbolean asko balio baitu izaten diren aukerak aprobetxatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu