Futbola

Eunate Arraizak Athletic utziko du

Hamabi denboraldi eman ditu lehen talde zuri-gorrian Biurruneko (Nafarroa) jokalariak. 311 partida jokatu ditu, eta 19 gol sartu.

Eunate Arraiza Lezaman (artxiboko argazkia). MARISOL RAMIREZ / FOKU
Eunate Arraiza Lezaman (artxiboko argazkia). MARISOL RAMIREZ / FOKU
pettan uralde
2024ko ekainaren 11
15:40
Entzun

Hirugarren agurra jarraian Athleticen. Lehenengo, Garazi Murua izan zen; gero, Yulema Korresen txanda; eta orain, Eunate Arraiza. Nafarrak agur esan du zuri-gorriz jantzita hamabi denboraldi eman ondoren, baina ez du futbola utziko. Ibilbide luzea izan du, eta lehen taldearen historiako zazpigarren jokalaria da jokatutako partiden rankingean: 311 partida ofizial jokatu ditu.


Lagunak taldetik heldu zen Lezamara, 2012an. 20 urte zituela egin zuen debuta, Juanlu Fuentesen aginduetara. 2015-2016ko denboraldian, Liga irabazi zuen futbolari nafarrak, Joseba Aguirrek entrenatzen zuen taldearekin. 2017an, Txapeldunen Ligako kanporaketan ere hartu zuen parte, Fortuna Hjorringen kontra. Urte berean, Espainiako Selekzioarekin debuta egin zuen partida ofizial batean, Israelen aurrean. 

Haren egunerokoa beti egon da entzumen urritasun batek baldintzatuta —bi urte zituela antzeman zioten—. Logopediari esker, hitz egiten, irakurtzen eta idazten ikasi zuen. #EqualGame lelopean, UEFAk saritu egin zuen 2018an, «futbolak inklusioa, irisgarritasuna eta aniztasuna ahalbidetzen dituela erakusten duen eredu izateagatik». Eunateren borroka eredugarria izan da Athleticen, gortasunak ez baitio eragotzi futbolean jokatzea. Joan den martxoan, Munduko Txapelketa irabazi zuen gorrentzako areto futbolean.

Igande honetan, ekainak 16 (17:00etan), San Mamesen, agurra egingo diote, lehen taldea utziko duten beste jokalariekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.