Etxeberria eta Gabirondo, faborito finalean

Julen Gabirondo. J.C.R. / FOKU.
2018ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
SEGA. Euskadiko gizonezkoen Sega Txapelketako finala jokatuko da gaur Asteasun, Andazarrate auzoan dagoen Sarobe baserriko zelaietan (12:00, ETB1). Kanporaketa saioetan markarik onena lorturiko lau segalariak ariko dira: Julen Gabirondo, Andoni Goikoetxea, Jokin Etxeberria eta Igor Esnaola. Ordubeteko saioa egin beharko dute bero sapari aurre eginez.

Duela hilabete Gipuzkoako finala jokatu zuten lau segalariak dira, eta, ordukoan, Etxeberriak irabazi zuen, Gabirondorekin lehia estuan. Ordukoa ikusita, bi horiek jo behar dira faborito. Etxeberria izan zen nagusi Asteasun, baina hark bakarrik ez du lortu inoiz Euskadiko txapela. Bi horiek ez ezik, nabarmentzekoa Esnaolak ere gaur duela bere ibilbideko azken sega saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.