Nahi du Inder Paredes patroiak (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1991) gaurko estropadan aritu, baina kolikoa izan zuen aurreko astean, eta medikuaren baimena beharko du: «Ni prest nago, baina medikuak izango du azken hitza».
Zein da Donostiarraren asmoa gaurko?
Datorren igande arratsaldean Camargon daukagu ETE ligako estropada, eta baliteke entrenatzaileak hori ere kontuan hartzea gaurko taldea aukeratzerakoan.
Ligari garrantzi handiagoa emango diozue, hortaz, gaurkoari baino?
Bai, beste talde batzuk gu baino maila bat gorago daudelako. Horrek ez du esan nahi gaur edozer gauza egitera aterako garenik. Lanak ematen baditugu, hobe.
Zer da Gipuzkoako Txapelketa zuretzat?
Ez dauka hainbesteko garrantzirik niretzat, ontzi txikietan ere jokatzen baitugu txapelketa. Ligei gehiago begiratzen diet.
ETE liga irabaztea da helburua?
Euskotren ligara igotzeko kanporaketan sartu nahi dugu.
Nola joaten da arraunlaria gaurko estropadara, jakinik ia ezinezkoa duela irabaztea?
Lasaiago joaten naiz orain, lehen San Juanen joaten nintzen aldartearekin alderatuta. Beste maila bat da hau, apalagoa, eta lasaiago nago. Gu geurea egitera joaten gara.
Hainbestekoa zen San Juanen presioa?
Inork ez zigun eskatzen hau eta bestea irabazteko, baina giroan bazen irabazi behar hori, talde irabazlea ginelako.
Zergatik joan zinen Donostiarrara?
Beste esperientzia bat bizi nahi dudalako. Hamahiru urte egin ditut San Juanen, eta aldatzeko gogoa neukan.
Arrauna. Inder Paredes. Donostiarrako patroia
«ETE ligari garrantzi handiagoa ematen diogu guk, baina lanak ematera goaz»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu