Estu-estu ere ez dago

Joaquim Rodriguez bezperan baino baikorrago dago gaur Burgosen hasi eta amaituko den 38,7 kilometroko erlojupekoaren atarian

Estu-estu ere ez dago.
unai zubeldia
2015eko irailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Engainagarria da erlojupekoa; ez nuen halakorik espero». Paperean agertzen dena bat baita, eta bertatik bertara ikusten dena bestea. Maillot gorriaren babesean, Joaquim Rodriguezek (Katuxa) baikor antzean igaro zuen atzoko eguna. Fabio Aruri (Astana) bi segundoren tartea aterata, kataluniarra liderraren maillota jantzita iritsi da Espainiako Vueltaren azken estutura. Lan zailak izango ditu, ordea, gaur, 38,7 kilometroko erlojupekoari aurre egin beharko baitio, Burgosen. Segundo bakarrera dauka Aru; 1.35era Rafal Majka (Tinkoff); 1.51ra Tom Dumoulin (Giant); eta 2.32ra Mikel Nieve (Movistar).

Igotzaile asko, eta Dumoulin, erlojupeko lanean espezialista handia. Hori da egoera. «Uste ez bezala, gogorrak dira lehen zortzi-hamar kilometroak». Baina liderrak barneratuta dauka Dumoulinek alde handia aterako diola. «Munduko onenetakoa da». 16:50ean abiatuko da azken txirrindularia, Rodriguez bera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.