•Vendee Globe: Munduari itzulia, bakarka eta eskalarik gabe. Lau urtean behin jokatzen da, 1989az geroztik. Les Sables de Olonnen hasi eta bukatzen da (Frantzia).
•Bartzelona World Race: Munduari itzulia, binaka eta eskalarik gabe. Bi aldiz jokatu da, 2007an eta 2010ean. Bartzelonan hasi eta bukatzen da.
•Velux 5 Ozeano: Lehen, BOC Challenge deitzen zen. Munduari itzulia bakarka, hiru etapatan. Lau urtean behin.
•Volvo Ocean Race: Munduari itzulia taldeka, eta hiru etapatan. Lau urtean behin.
•Atlantikoko estropadak: Asko daude, beti ekialdetik mendebalderantz. Hona batzuk: The Artemis Transat: Bakarka, Plymouthetik (Ingalaterra) Bostonera (AEB). Route du Rhum: Bakarka, Bretainiatik Guadalupera (Fran. Antillak). Transat AG2R: Binaka, Azore uhartetatik (Portugal) Saint Barthelemyra (Fran. Antillak). Transat BPE: Bakarka, Frantziatik Martinikara (Fran. Antillak).
•Jules Verne erronka: Munduari itzulia ahalik eta bizkorren ematea. Frank Cammasen Groupama 3 trimaranak du errekorra: 48 egun, 7 ordu, 44 minutu eta 52 segundo. Paxkal Bidegorri baionarrak ahalegina egin du aurten, hobetu gabe.
Estropadarik ezagunenak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu