Estrasburgok esan du Semenya diskriminatu zutela

Caster Semenya. ALBERTO ESTEVEZ / EFE.
2023ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
ATLETISMOA. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du Munduko Atletismo Federazioak (IAAF) Caster Semenya atleta hegoafrikarra diskriminatu zuela 400 metro eta milia bat (1.609 m.) arteko lasterketetan aritzea debekatu ziolako berezko testosterona maila jaisteko botikak hartu ezean. Semenya bitan izan zen txapeldun olinpiko 800 metrokoan.

IAAFk 2018an jarri zion debekua, eta atletak helegitea aurkeztu zuen Kirola Arbitratzeko Epaitegian (TAS), baina hark ez zion kendu debekua. TASen arabera, IAAFk emakume atletei testosterona muga bat ezartzea «baztertzailea» da, baina, «arrazoizkoa, beharrezkoa eta proportzionala» da emakumeen atletismoaren «integritateari» eusteko.

Semenyak ez zuen onartu botikak hartzea, eta 5.000 metrokoan lehiatzen hasi zen. Baina ez zituen emaitza onak lortu.

Lehiatzen ez ezik, epaitegietan borrokatzen jarraitu zuen. Hala, helegitea jarri zuen Estrasburgoko epaitegian, eta hark eman dio arrazoia. Halere, debekuak bere hartan iraungo du. Are gehiago, aurten IAAFk ontzat jo du atleta transexualei lehiatzen ez uztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.