Espainiako Lehiaketa Batzordeak lau partidako zigorra jarri dio Puñali

«Arau-hauste larria» egin zuen euskarriak Bartzelonaren aurkako lehian, 75. minutuan, epailea irainduta

Erredakzioa
Iruñea
2012ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Txartel gorria, Bartzelonaren bi gol, porrota... eta lau partidako zigorra. Joan den asteburua ez zen gozoa izan Patxi Puñalentzat. Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak lau partidako zigorra jarri dio euskarriari, Bartzelonaren aurkako partidan, 75. minutuko jokaldian, epailea iraintzeagatik. Epaileak traba egin zion nafarrari Bartzelonaren lehen golean, eta Osasunako kapitainak azalpenak eskatu zizkion Muñiz Fernandezi. Batzordearen hitzetan, legearen 94. artikulua aintzat hartuta, «arau-hauste larria» da Puñalena. Osasunak helegitea jarriko du Apelazio Batzordean —Sisi eta Cejudoren txartel horiei jarritako helegitea ere ez du aintzat hartu Lehiaketa Batzordeak—.

Zalaparta handia sortuko du Lehiaketa Batzordearen erabakiak, Tito Vilanova Bartzelonako entrenatzaileari ere bi partidako zigorra jarri diotelako. Kasu horretan, legearen 120. artikulua hartu dute aintzat. Sergio Busquetsi egin zioten falta bat adierazteko eskatu zion Vilanovak epaileari. Eta Batzordearen esanetan, «arau-hauste arina» izan zen. Puñalen kasuan, ligako hurrengo lau partidetan edukiko du eragina zigorrak.

Fabio Coentrao Real Madrileko jokalariari ere lau partidako zigorra jarri dio Batzordeak, Puñali bezala, «arau-hauste larriagatik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.