'Rubiales auzia'

Espainiako Futbol Federazioak soldata kendu dio Rubialesi

Atzoko bileran, federazioko lurralde ordezkariek Rubialesen dimisioa eskatu zuten.

Rubialesen dimisioa eskatzeko txartel gorri bat, Espainiako Federazioaren egoitzaren aurrean. MARISCAL, EFE
2023ko abuztuaren 29a
18:06
Entzun

Dimisioa eman ez duen arren, Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak ez du Espainiako Federazioaren eta UEFAren soldatarik jasoko hurrengo 90 egunetan. FIFAk joan den astean inhabilitatu zuen Rubiales, hiru hilabetez, Munduko Kopako finalean Jennifer Hermoso Espainiako selekzioko jokalariari baimenik gabeko musu bat emanez eraso egiteagatik. Agindu hori jarraituz, Espainiako Federazioko lurralde ordezkariek atzo egin zuten bileran ebatzi zuten soldatarik eta auto ofizialik gabe uztea Rubiales, eta lanerako dituen sakelako telefonoa eta ordenagailua itzultzeko eskatzea. Erabaki horren ondorioz, Espainiako Federazioan eta UEFAn soldata jasotzeari utzita, hiru hilabetean 230.000 eurotik gora kobratu gabe geratuko da.

Sei orduko bilera izan zen Espainiako Federazioak atzo egin zuena. Amaieran jakinarazi zuenez, lurralde ordezkariek dimisioa emateko eskatu zioten Rubialesi, eta babesa eman zioten FIFAren inhabiliazioaren ostean federazioaren lema hartu duenari: Pedro Rochari. Espainiako Federazioak, ordea, ez zuen kargutik kendu Jorge Vilda Espainiako hautatzailea. Joan den astean, selekzioko jokalariek uko egin zioten jokatzeari Vilda entrenatzaile karguan den bitartean. Ondoren, Manu Diaz de Marcos Gipuzkoako Federazioko ordezkariak Ser irrati katean esan zuen ez dagokiela eurei Vildaren eta Luis de la Fuente gizonezkoen selekzioko hautatzeilaren inguruan erabaki bat hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.