Ofizialtasuna

Espainiako elastikoari uko eginda hartu du parte kirolari batek beteranoen Europako Duatloi Txapelketan

Gu Ere Bai plataformakoak izan ditu alboan azken metroetan, eta horiek Espainiaren elastikoari uko eginda lehiatu ahal izan duela azpimarratu dute horiek.

Elexpuru, ezkerretik lehena, eta Gu Ere Bai plataformako kideak, probaren ondoren. OSKAR MATXIN EDESA, FOKU
jon ordonez garmendia
2022ko irailaren 17a
12:27
Entzun

Gaur goizean jokatu da Bilbon beteranoen Europako Duatloi Txapelketa. Euskal Herriko kirolariak Espainiaren edo Frantziaren elastikoekin lehiatzera behartu nahi zituzten, baina batek uko egin dio. Juan Martin Elexpuruk Debagoienako Antxintxika triatloi taldeko elastikoarekin hartu du parte. Gainera, Nafarroako bandera batekin helmugaratu da. Han izan ditu zain Gu Ere Bai plataformako kideak, eta horiek babesa adierazi diote azken metroak bere ondoan eginez, ikurrina eskuan hartuta.

Ostegunean salatu zuen plataforma horrek kirolariek jasotako agindua. Gaur, Elexpuru helmugaratu ondoren, pankarta bat zabaldu dute Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna eskatuz. «Zorionak Juan Martin Elexpuru! Gure koloreak eta euskal nortasuna normaltasun osoz helmugaraino eraman dugu», argitaratu dute txio batean plataformakoek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.