Espainiak eta Japoniak aurrera egitea lortu dute

2023ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Atzo jokatu ziren Munduko Futbol Txapelketako final-zortzirenetako lehenengo bi partidak, eta Espainiak eta Japoniak aurrera egitea lortu dute Suizari eta Norvegiari irabazita, hurrenez hurren. Irene Paredes kapitain duen taldeak aise hartu zuen mendean Suitza. Laugarren minuturako aurreratu zen Espainia, eta, berdintzeko gola bere atean sartu bazuen ere, 4-1 joan zen partida atsedenaldira. Bigarren zatian beste gol bat erdietsi zuten espainiarrek, eta 5-1 amaitu zen partida.

Japoniak ere gauza bera egin zuen Norvegiarekin. Lehen ordu laurdena betetzerako aurreratu ziren asiarrak, eta Norvegiak 1-1ekoa erdietsi bazuen ere, bigarren zatian erabaki zuen partida Japoniak. 3-1 amaitu zen partida. Gaur, beste bi partida jokatuko dira: Herbehereak-Hegoafrika (04:00) eta Suedia-AEB (11:00). Lehenengo partidako garailea Espainiaren aurka ariko da final-laurdenetan. Bigarrena irabazten duenak, berriz, Japonia izango du aurrean final-laurdenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.