Eskuz binakako txapelketa aurkeztu dute

2021eko abenduaren 22a
00:00
Entzun
PILOTA. Lau eta Erdiko Laboral Kutxako Master Cupeko txapelketa amaitu berritan, ate joka dator Eskuz Binakako Laboral Kutxa Masterra. Atzo aurkeztu zuten, eta zabaldu da jada binakakoan izen ematea. Urtarrilaren 9ra arte egongo da irekita.

Ohi bezala, aurtengoan ere bi maila nagusi izango dira: pilota goxoa eta pilota mistoa. Maila horien barruan, gainera, beste bi kategoria egongo dira: goxoaren kasuan, hastapena eta nagusiak; mistoarenean, berriz, promozio eta elite mailak. Txapelketak erabat irekiak izango dira, eta pilota goxoaren kasuan, parte hartzaileek binaka zein bakarka izena emateko aukera izango dute; mistoan, aldiz, izen ematea bakarkakoa izango da, eta antolatzaileek osatuko dituzte bikoteak.

Finalerdiak martxoaren 13an jokatuko dira, Lezon (Gipuzkoa), eta finala, martxoaren 27an, Irungo (Gipuzkoa) Uranzu pilotalekuan. Aurreko txapelketan, Leire Garai eta Olatz Ruiz de Larramendi nagusitu ziren mistoan, eta Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi goxoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.