selekzioa

ESAIT: "Ofizialtasunaren zati bat Iñakik eta hura bezalako jendeak emandako laguntzari esker izango da"

Iñaki Sarriegi Realeko zelaiko ordezkari ohia zendu zen herenegun.

2013ko ekainaren 14a
12:42
Entzun

Hemezortzi urtez Atotxako eta Anoetako zelaiko ordezkaria izan zen Iñaki Sarriegi, eta herengun hil zen, 72 urte zituela. "Azaldutako zintzotasunagatik", ESAITek esker ona azaldu nahi izan du. "Herri honek bere selekzio propioa izaten duenean, alegia, laster; ofizialtasunaren zati bat, Iñakik eta hura bezalako jende zintzoek emandako laguntzari  esker izango da", nabarmendu dute ESAITeko kideek. Eskerrak eman nahi izan dizkiote euskal selekzioagatik eta Euskal Herriagatik bizitza osoan egin duen lanagatik.

"Eta, hain zuzen, hori da orain guztion betebeharra, euskal selekzioa, Euskal Herriko selekzio normala izateaz gain, nazioartean ofiziala izatea. Eta zeregin horretan, ekarpen gisa, gure esperientzia trukatzeko prest gaudela adierazten dugu, guztion artean (federazioa, klubak, jokalariak…) errazago aurkituko dugulako orain arte lortu ez dugun ofizialtasunaren bidea", idatzi zuen BERRIAn kirol munduko beste hainbat pertsona ezagunekin batera sinatutako artikulu batean.

Realeko ordezkariek ere doluminak eman dizkiete Sarriegiren senitartekoei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.