Ertzaintza Athleticen eta Erromaren zaleei oldartu zaie

Gutxienez lagun bat atxilotu dute.

Ertzaintza Erromaren zaleei oldartzen, gaur, Bilbon. MIGUEL TOÑA / EFE
Ertzaintza Erromaren zaleei oldartzen, gaur, Bilbon. MIGUEL TOÑA / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2025eko martxoaren 13a
18:40
Entzun 00:00:0000:00:00

Tentsio giroa izan da Bilbon, Athleticen eta Erromaren arteko Europa ligako partidaren atarian. Ertzaintza bi taldeen zaleei oldartu zaie, eta gutxienez lagun bat atxilotu dute. Erromaren zale bat da atxilotua.

Italiako 2.000 zale inguru daude Bilbon, eta Guggenheim inguruan hasi dute San Mameserako bidea, ertzainen begiradapean. Estadiora gerturatutakoan, Erromaren eta Athleticen zaleek istiluak izan dituzte —elkar iraindu eta elkarri botilak jaurti dizkiote—, eta Ertzaintzak haien aurka egin du. Partida hasi baino ordu eta erdi lehenago izan da hori.

Aurrez ere, San Mameserako bidean, Ertzaintza Erromaren zaleei oldartu zaie.

Erromako zaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.