Errusia ezingo da nazioartean lehiatu 2024ra arte

2019ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
OLINPISMOA. Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (WADAk) aurrekaririk gabeko zigor bat jakinarazi zuen atzo: Errusiak datozen lau urteetan ezingo du parte hartu nazioarteko kirol lehiaketetan. Horren ondorioz, besteak beste, ezingo du ordezkaritzarik bidali ez Tokioko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetara (2020), ez Pekingo Neguko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetara (2022), ezta Qatarreko futboleko Munduko Kopara ere. Errusiako erakundeek 21 egun dituzte helegitea aurkezteko TAS Kirola Arbitratzeko Auzitegian.

Duela bost urte hasi zen Errusiaren aurkako auzia, «estatuak antolatutako dopin sistema bat» edukitzea leporatuta ikerketa bat hasi baitzuen WADAk. Horren ondorioz, Rioko Olinpiar Jokoetan bandera neutral batekin lehiatu ziren Errusiako kirolariak, eta 2024ra arte hori izango dute aukera bakarra, «garbi» daudela frogatzen badute banaka-banaka. Epaiak ez dio eragingo datorren ekainean jokatzekoa den futboleko Eurokopari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.