Errugbia ikur nagusia probintzian Iaz Donostian izan ziren irlandarrak, eta Euskariansek lagundu zien egonaldia antolatzen; pozik itzuli zirela esan du Iñaki Laskurainek

Iaz Donostian izan ziren irlandarrak, eta Euskariansek lagundu zien egonaldia antolatzen; pozik itzuli zirela esan du Iñaki Laskurainek

2006ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
Ez da gaur egungoa irlandar eta euskaldunen arteko lotura arlo askotan, eta errugbian ere antzekoa gertatzen da. Aspaldidanik jo zuen Gerard Murillo lapurtarrak Irlandako hainbat lekutara errugbia indartzeko ikastaroak ematera. Azkenaldian, berriz, Euskariansek hartu du bi herrialdeen arteko zubi lana egiteko ardura, Murilloeta Iñaki Laskurain tartean direla.

Hain zuzen ere, Irlandakoselekzioa Euskal Herrian izan zen 2003ko irailean, handik hilabeterajokatu zen Munduko Kopa prestatzeko. Getxon egin zuen egonaldia, baina Mungian eta Donostian ere jardun zuten.

Iaz, berriz, Munster bera izan zen Donostian, Miarritzeren aurka jokatu zuelako final-laurdenetako kanporaketa; Miarritzek irabazi zuen. Munsterkoak partida jokatu baino hiru egun lehenago heldu ziren Donostiara, eta Euskariansekoak arduratu ziren egonaldi horretarako baliabideak prestatzen; eta, gehienbat, Laskurain eta Maitena neska-laguna. Laskurain eibartarrak irlandarrekiko zubi lana gustu handiz egiten duela adierazi du ondoko lerrootan.

«Oso izaera jatorra erakutsi zuten Munsterkoek iaz Donostian izan zirenean. Geroztik izan naiz Munsterkoekin, eta harrigarria bada ere, oso ongi gogoratzen dira gutaz. Taldehorrek dituen jokalaririk ezagunenak ere hurbileko lagunak balira bezala hurbildu zitzaizkidan agurtzera eta solas egitera, hots, O'Connell, O'Callaghan, Quinlan eta Stringer. Izan ere, errugbian izen handia ukan arren, edonorekin prest egoten dira solas egiteko, eta normal-normal; beti irribarrez».

PROBINTZIA GOGORRA.Bestalde, Munsterkoek errugbia dute probintzia horretako kiroltasuna eta nortasuna erakusteko baliabidea. Mendebaldean dago, oso alde errepublikanoa da eta ahalegina egin dute gaeliko hizkuntzari eutsi ahal izateko.

Limerick ezaguna da bere gogortasunagatik, sozial arloan. Industria eta txirotasuna dago. Horregatik, bitxia da errugbia, nagusi izateaz gain, bere ikur izatea ere. Izan ere, testuinguru berezian sortu zen Irlandan Galeiko Kirol Elkartea, eta zein arau dituen. Hain justu, han sortu zen aurreneko errugbi taldea, eta ez dirudunek osatua.

Berez, Munster probintzia da, baina klubek ere indarra dute. Jendeak orobat onartzen du probintzien arteko lehiari garrantzia ematea, Liga Zelta eta Heineken Kopa, alegia, onuragarria izan baitira irlandar errugbiarentzat.

Limerick eta Corken artean alde nabarmena dago errugbi giroan, eta baita arlo sozialean ere. Baina hori ez da gertatzen soilik bi konderri horien artean, baita Munster, Leinster eta Ulster probintzien artean ere. Cork itsasotik hurbil dago eta turismoak indar handia dauka. Limerick, berriz, hiri zatarra dela esaten dute.

Limerickeko Thomond Parken 12.000 ikusle sartzen dira eta egitura zaharrekoa da. Donibane Lohizuneko Pabiloi Urdina zelaia, esaterako,Brasilgo Maracana zelaia izan daiteke harekin alderatuta. Porlanezko eserlekuak dauzka eta denak nahastuta esertzen dira.

Jokoari dagokionez, beren helburu nagusia borroka da. Beren abestietako batek, esate baterako, mezu hauxe du: «Altxa zaitez eta egizu borroka».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.