Erronkaz erronka dabil

Bidasoak Berlinen jokatuko du gaur, Europako Ligan. Irundarrek irabazi egin nahi dute, sailkatzeko, baina indartsua da aurkaria: liderra

Julen Mujika, jaurtitzen, Tatran Presoven aurkako partidan. JON URBE / FOKU.
Julen Etxeberria.
2022ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Jokatu eta jokatu; halaxe dabil Bidasoa azkenaldian. Ia bi egunean behin ari da. Aldi berean Asobal ligan eta Europako Ligan aritzearen kariak dira. Aurreko astean, hiru neurketa jokatu zituen, eta aste honetan ere beste horrenbeste jokatuko ditu.

Gaur du lehenbizikoa, Berlinen, Fuechseren aurka, Europako Ligako zortzigarren jardunaldian. Erronka latza da, Alemaniako taldea lider baita multzoan, Orlen Wisla Plockekin berdinduta: hamabi puntu ditu; sei partida irabazi ditu, eta bakarra galdu. Irundarrek ez dute jokatu haren aurka, lehen itzuliko partida atzeratu egin baitzuten, taldean izandako koronabirus oldarraldi baten ondorioz. Astebetean bitan jokatuko dute elkarren aurka.

Bidasoa gaur bertan sailka daiteke final-zortzirenetarako. Horretarako, irabazi beharra du. Berdinduta ere urrats handia egingo luke, eta galduta ere aukera dezente lituzke aurrera egiteko. Izan ere, lau talde sailkatuko dira, eta laugarrena da orain Bidasoa. Lau punturen aldea du Pdfadi Winterthurrekiko eta Tatran Presovekiko, eta bi talde horiek baino gol alde hobea du. Pfadik eta Presovek, gainera, elkarren aurka jokatuko dute gaur. Beraz, sekulako txakalaldia izan beharko luke Bidasoak kanporaketa ez jokatzeko.

Ez dirudi halakorik gerta daitekeenik, egutegi bete-betea izan arren eta jokalari garrantzitsuak falta arren, oso ondo ari baita. Horretan, nabarmentzekoa da gazteak egiten ari diren lana. Azken egunetan oso agerikoa geratu da Gipuzkoak harrobi ederra duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.