Erretiroa hartzea erabaki du Max Biaggi italiarrak
MOTOZIKLISMOA. Max Biaggik, Superbikeko egungo txapeldunak, erretiroa hartu duela iragarri zuen atzo, prentsaurreko baten bidez. 41 urte ditu italiarrak, eta bigarrenez irabazi du aurten Superbikeko titulua —2010ean irabazi zuen bestea—. «Familiari denbora gehiago eskaini nahi diot», aitortu zuen atzo. 1994tik 1997ra, lau aldiz irabazi zuen 250 cc.ko titulua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu