Errepidekoan ere urrea lortu du Van der Breggenek

Van der Breggen, txapeldun, atzo. EFE.
2020ko irailaren 27a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Handia egin du Anna van der Breggen herbeheretarrak Imolan, Munduko Txapelketetan: joan den ostegunean, urrezko domina irabazi zuen erlojupekoan; eta atzo, beste horrenbeste egin zuen errepidekoan. Azken 50 kilometroetan erakustaldia emanda lortu zuen garaipena. Annemiek van Vleuten herrikidea eta Elisa Longo Borghini italiarra sailkatu ziren haren atzetik, baina oso urruti, 1.21era. Ane Santesteban, berriz, 23. postuan sailkatu zen, 3.08ra.

Gaur gizonezkoen errepidekoa jokatuko dute: 258,2 kilometro ditu ibilbideak, eta 5.000 metroko desnibela. Bi euskal herritar ariko dira: Mikel Landa eta Pello Bilbao.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.