ERREAKZIOAK

2023ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
«Azken jaitsiera oso arriskutsua zen, baina tokia aurkitu dut, eta dena eman dut helmugaraino. Banekien biribilgunean aurretik sartzea garrantzitsua zela, eta horretan ahalegindu naiz».
Ide Schelling
Borako txirrindularia

«Etapa ona zen niretzat. Jaitsieran alde egiten saiatu naiz, eta tarte txiki bat irekitzea lortu dut. Baina amaiera zaila zen, eta ezin izan dut. Orain garrantzitsuena ondo nagoela jakitea da, eta beste aukera batzuk izatea espero dut».
Alex Aranburu
Movistarreko txirrindularia

«Garrantzitsua zen eguna salbatzea horrelako amaiera arriskutsua izanda. Eskerrak ez duen euririk egin, oso jaitsiera zaila izango baitzen bestela. Azkenean, ez erortzea izan da nire helburua».
Ion Izagirre
Cofidiseko txirrindularia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.