«Oso pozik nago egindako lasterketarekin. Egun handia izan da taldearentzat. Ez da etapa erraza izan, ibilbidea bihurria baitzen: errebuelta asko, aldapak gora eta behera...Aurkaria ez da Pogacar bakarrik izango, beste batzuk ere bai. Helburua maillotarekin amaierara arte irautea da».
Primoz Roglic Jumbo Vismako txirrindularia
«Etapa gogorra izan da, erritmo egokia aurkitzeko zaila. 28 segundo aurretik daukat Roglic, eta, aldea bada ere,aukerak ez zaizkit eten, Itzulian tarte handiak ateratzeko aukera egoten baita beti».
Tadej Pogacar UEAko txirrindularia
« Oso gustura joan naiz etapan. Pena izan da azkeneko aldaparen hasieran platera ezin izan dudala jaitsi, eta hiru bat segundo galdu ditut. Etxean, lan ona egin nahi dut».
Alex Aranburu Astanako txirrindularia
ERREAKZIOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu