Erlojupekoaren uzta: urre, zilar eta brontze bat

Idoia Eraso, urrearekin, atzo. RFEC.
2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Hasi da Espainiako Txapelketa Mallorcan (Herrialde Katalanak), eta euskal txirrindulariak hasi dira uzta biltzen. Erlojupekoak jokatu zituzten atzo, eta euskal ordezkariek hiru domina eskuratu zituzten. Idoia Eraso iruindarrak urrea irabazi zuen 23 urtez azpikoan. 11. postuan sailkatu zen proban, baina haren aurreko guztiak maila nagusikoak izan ziren: Ziortza Isasi bosgarren izan zen, eta Lourdes Oiarbide, seigarren. Mavi Garcia etxeko txirrindularia nagusitu zen.

Oier Lazkano gasteiztarrak eta Xabier Mikel Azparren donostiarrak lortu zituzten beste bi dominak: zilarra eta brontzea, hurrenez hurren. Raul Garcia Pierna espainiarrak irabazi zuen; hamabost segundo atera zizkion Lazkanori, eta 23 Azparreni.

Gaur, emakumeen bi mailetako eta gizonen 23 urtez azpiko errepidekoak jokatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.