Erkiagak eta Egiguren II.ak buruz buruko finala jokatuko dute bihar

Bi aurrelarien arteko partida orekatua espero da, eta irabazleak aurrenekoz jantziko du txapela

2013ko abuztuaren 22a
00:00
Entzun
Aritz Erkiagak eta Mikel Egigurenek buruz buruko Munduko zesta-punta txapelketako finala jokatuko dute bihar, Bilboko Deportivo pilotalekuan (19:00). Egiguren II.a da txapela irabazteko hautagai nagusia, baina Erkiaga sasoiko dago, azken partidetan erakutsi duen bezala, eta final parekatua espero da. Egiguren II.ak aurreko urteetako arantza kendu nahi du, eta lehen aldiz txapela jantzi. 2010 eta 2011 urteetan gertu izan zuen, baina Goikoetxeak irabazi zion bi finaletan. Azken lau urteetan zumaiarra izan da txapeldun —bederatzi guztira—, baina ez berak ezta Lopezek —iazko txapeldunordea— ere ez dute parte hartu aurten.

Erkiagarentzat lehen finala izango da. Oso maila ona ematen ari da azkenaldian, eta ez zen harritzekoa izan finalaurrekoan Gotzon Enbil garaitu izana (30-23). Partida gogorra izan zen, eta 11-12 zihoazela, Enbilek sakez falta egin, eta Erkiagak hamar tanto jarraian egiteko baliatu zuen. Aldea mantentzearekin nahikoa izan zuen garaipena eskuratzeko. Egiguren II.ak adi egon beharko du Erkiagak tantoa amaitzeko duen gaitasunarekin, tanto erreskadak egiteko gauza baita.

Finalaurreko partida erosoagoa izan zuen Egiguren II.ak, eta Kortari erraz irabazi zion (30-10), txapelketan jokatu duen partida bakarrean, aurrez sailkatuta baitzegoen finalaurrekoetarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.