Ereindakoa jasotzen ari da

Fitxaketetan asmatzea eta aurreko sasoian erabakigarriak izan ziren jokalariei eustea izan da Bilbo Basketen jardun onaren gakoa.

Ondrej Balvin baloiarekin, aurrean Youssoupha Fall duela. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
mikel reina
2020ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
ACB ligako aurrekontu txikienetakoa izanda, Bilbo Basketek udan fitxaketekin asmatu beharra zeukan goi mailarako bueltan. Rafa Pueyo kirol zuzendariak taldeko bizkarrezurra arin lotu zuen, eta emaitza ezin hobea izan da.

ARNOLDAS KULBOKA
Etorkizun oparoa

Gaztea bezain talentaduna. NBAra arinegi salto egin nahiaren ondorioak pairatu zituen. 2018ko draft-ean 55. postuan hautatua zuten, eta erdibidean geratzeko arriskua zuen. Bilbon duen kalitatearen printza batzuk erakutsi ditu, batez ere urruneko jaurtiketan. Nahiz eta horrelako jokalariek egunak onak eta txarrak dituzten. 126 hiruko jaurti ditu, eta %34,5eko batezbestekoa lortu du.

AXEL BOUTEILLE
Veni, vidi, vici

Sasoiko fitxaketa onena inolako zalantzarik gabe. Oso gutxik espero zuten hain ondo aritzea. Pueyok, ordea, fede osoa zeukan. Unicajara joan arte, Bilbo Basketeko izarra izan zen, batez beste 17,7 puntu sartuz. Horrez gainera, sei hilabetean taldeko hainbat marka apurtzeko gai izan zen. Burgosen aurka 34 puntu sartu zituen. 2014tik Alex Mumbruk, egungo taldeko entrenatzaileakzuen marka, 33 punturekin. Gogoratzeko modukoak dira Murtziaren eta Valentziaren aurkako lehiak irabazteko sartutako jaurtiketak. Erabakigarria.

ONDREJ BALVIN
Zutabea

Iazko udan Munduko Saskibaloi Txapelketak arreta dena erakarri zuen. Fitxaketak egiteko orduan data garrantzitsua da, jokalarien prezioak igo edo jaisten direlako haien jardunaren arabera. Pueyok argi zeukan Ondrej Balvin bere taldean nahi zuela, eta ez zuen Munduko Txapelketara arte itxaron; eta, eskerrak. Txekiarrak seigarren postua lortu zuen, etaNBAko Thomas Satoranskyrekin batera taldeko onenetakoa izan zen. Bere jokoa berreskuratu du, eta Bilbo Basketeko zutabe nagusietako bat bilakatu da: 15,8ko balorazioarekin.

RAFA MARTINEZ
Etorkizun oparoa

Erronka berrien bila heldu zen Rafa Martinez Bilbora. 38 urte ditu, eta azken 11 denboraldiakValentzian egin zituen. Bost titulu irabazi zituen han, baina oraindik zer eman bazuela erakusteko desira zeukan. Beti bezain zorrotz eta eraginkor aritu da urruneko jaurtiketetan: %38,5eko portzentajea lortu du hirukoetan. Gainera, taldea hain gaztea izanda, behar zuen eskarmentua eman dio.

JONATHAN ROUSELLE
Txikitik handira

Jonathan Rousselle ohartu zen Frantziatik irteteko ordua zela, erronka berriak behar zituela beste liga batean. Egokitzapena ez zen erraza izan. Taldeari mesederik egiten ez zion erritmoa ezarri zuen lehen partidetan. Gainera, huts asko egin zituen, eta beharbaino baloi gehiago galdu zituen. Lehiak aurrera joan ahala, batek daki Javi Salgadoren aholkuekin,egonkortasuna lortu du. Liga eten aurreko azken bost lehietan hamarreko balorazioa baino gehiago lortu zuen. Bide onetik zihoan.

QUENTIN SERRON
Morroia

Bi partidetan ezin izan zuenaskorik erakutsi Quentin Serronek. Taldearen mesedetan lan egiten duen jokalari horietakoa zela besterik ez. Obradoiroren aurka hamazazpi minutuz jokatu zuen.

SERGIO RODRIGUEZ
Aukera baliatuz

Urrezko LEB ligan urteak eman ondoren, aspalditik espero zuen aukera iritsi zitzaion Sergio Rodriguezi udan: ACBn jokatzeko aukera. Hasieran, nola ez, Boutellen gerizpean geratu zen, baina, gero, frantziarraren falta ezin hobeto bete zuen. Hiruko marratik eskuratutako %52,3ko portzentajearekin, taldeko bere rola aldatu, eta aurrerapausoa eman du.

TYLER HAWS
Berehalakotasuna

Jaylon Brownek eta BouteillekBilbo Basketek hegaleko postuetan utzitako lekua betetzera etorri zen. Obradoiron aritu zen 2014-2015 sasoian, eta ACB liga ezagutzeak lagundu egin zion egokitzapena arintzen. Koronabirusaren pandemia tarteko etenaldia ezarri zenean, Ameriketako Estatu Batuetara itzuli zen klubaren baimenik gabe.

EMIR SULEJMANOVIC
Garapena

ACBn hiru denboraldi egin ditu, bakoitza talde desberdin batean. Denboraldi-aurrea hasi zenean bazirudien Emir Sulejmanovic barruko jokalarien artean azken aukera izango zela. Jakina zen errebotean zuen ahalmena. Hamabi jaso zituen, adibidez, Manresaren aurkako partidan, bere marka onena lortuz. Baina asko zuen hobetzeko.
Lan gogorra eginez bere jokoa osatuz joan da pixkanaka. Uztai azpiko mugimenduak garatzea lortu du, eta finago aritu da urrutiko jaurtiketetan. %45,5eko portzentajea lortu du hirukoetan, jaurtiketa libreen marratik lortutakoa baino hobea: %40,9.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.