Eneko Llanosek bost urteko lehorteari amaiera eman dio Arizonako Ironmanean
TRIATLOIA. Eneko Llanosek Arizonako Ironmana irabazi zuen herenegun, zortzi ordu, lau minutu eta 24 segundoko markarekin. Bost urte ziren Gasteizko triatloilariak ez zuela probarik irabazten. Garaipen horri esker, Hawaiiko Ironmanean parte hartzeko sailkatzea lortu du. Aurten ezin izan zuen Konan (AEB) parte hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu