Behobia-Donostia

Eneko Agirrezabal eta Nuria Lugueros gailendu dira Behobia-Donostian

Agirrezabal segurarrak 1.01.41eko denbora egin du. Luguerosek, berriz, 1.12.42 behar izan du ibilbidea amaitzeko.

Paulo Ostolaza.
2021eko azaroaren 14a
12:25
Entzun

Euskal herritar batek irabazi du Behobia-Donostia lasterketa: Eneko Agirrezabalek, Txindoki Atletismo Taldeko korrikalari segurarrak. Ezustekoa emanda irabazi du, gainera, ez baitzen ageri hautagai nagusien zerrendan. Emakumezkoetan faborito nagusia gailendu da, Nuria Lugueros espainiarra.

Agirrezabaleko Gaintxurizketako gainean jo du erasoa, eta, horri esker, hiru lagunera murriztu da liderren multzoa: Agirrezabal zegoen han, Jaume Leiva eta Alejandro Gonzalezekin batera. Jesus Olmosek harrapatu ditu Mirakruz kaletik behera, eta, azkenean, lau korrikalari horien artean erabaki da garailea, esprintean.

Agirrezabalek Kursaalera iritsi aurretik jo du erasoa, eta aise gailendu da, nahiz eta aitortu duen azken metroak luzeak egin zaizkiola. Helmugan 1.01.41eko denbora egin du. Olmos izan da bigarren, eta Gonzalez hirugarren.

Lugueros, aurkaririk gabe

Emakumezkoetan, berriz, bakarrik helmugaratu da faborito nagusia: Lugueros. 1.12.42eko denbora egin du, eta ia minutu baten aldea atera dio bigarren sailkatuari, Elena Silvestreri (1.13.36)

Iazko etenaldiaren ostean, berriz ere egin da lasterketa aurten, eta, eguraldia lagun, 25.000 lagunek baino gehiagok hartu dute parte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.