Emozioa lekua hartzen hasi da emakumeen lehian
San Juanek irabazi zuen berriz ere herenegun, Gipuzkoako ligan, Castro Urdialesen (Espainia) jokatutako estropada. Zazpigarren jardunaldia zuen ligak, eta ez da beste garailerik egon orain arte, bandera guztiak irabazi baitituzte pasaitarrek. Hala ere, gauzak alda daitezkeela iradokitzen dute azken bi asteburuko emaitza gehienek, edo aldatzen hasiak direla. Hibaikari segundoa baino ez zion atera San Juanek herenegun. Bezperan, Orion, liga berean, laukoa izan zen aldea Hibaikarekiko, eta bederatzikoa Oriorekiko. Errenteriakoek menderatu ere egin dute San Juan aurten; Euskotren ligako lehen jardunaldian izan zen, Orion, duela astebete pasatxo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu