Emakumeen kirola «moda kontua» da Erasorentzat
Julian Erasok, Itzulia antolatzen duen enpresako presidenteak, aitortu du «ia-ia behartuta» antolatu dutela: «Mundu guztiak dio emakumezkoen kirolaren alde egin behar dela, eta orain guri tokatu zaigu». Bilboko Radio Marcan esan zituen herenegun. Gogor erantzun zioten PSEko kargudun batzuek: Gipuzkoako Kirol diputatu Arkaitz Millanek, Kirol zuzendari Goizane Alvarezek eta Arabako Kirol diputatu Ana del Valek, besteak beste. Oceta antolatzaile taldeak«desegokitzat» jo zituen presidentearen hitzak. «Gure konpromisoa eta babesa argia da emakumeen txirrindularitzarekin», gehitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu