Elordi-Zabaleta 22-12 Zabala-Bikuña

Elordik eta Zabaletak seigarren puntua lortu dute

Zabala eta Bikuña izan dituzte aurkari, Altunaren eta Arangurenen ordez, eta azkar amaitu da partida. Sake errestoa baliatu dute.

Jose Javier Zabaleta, gaur, Ogetan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Jose Javier Zabaleta, gaur, Ogetan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2025eko urtarrilaren 12a
20:45
Entzun

Egoerak baldintzatuta, Binakako Txapelketako seigarren garaipena lortu dute Elordik eta Zabaletak. Altuna III.aren eta Arangurenen aurka ziren indarrak neurtzekoak gaur Gasteizko Ogeta pilotalekuan, baina ez bata ez bestea ez zegoen jokatzeko moduan, eta Zabalak eta Bikuñak hartu dute haien lekua. Faboritoek irabazi dute azkenean, 22-12.

50 minutu eskas iraun du partidak. Zabala eta Bikuña gogotsu hasi dira, oldarkor, baina tantoek aurrera egin ahala itzali egin dira. Agerikoa izan da esperientzia falta. Zabala bereziki ondo hasi da (5-6), baina Elordik, sakearekin asmatu duenean, berehala handitu du tartea (12-6). Zazpi tanto egin ditu gisa horretan Mallabikoak.

Horren ostean, gorrien huts batzuk tarteko, urdinak gerturatu egin dira markagailuan (15-11). Azkenean, ordea, logika izan da nagusi, eta Elordik eta Zabaletak seigarren puntua poltsikoratu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.