Lehen jardunaldian ez ziren ondo ibili iazko txapeldunak, baina gaur erakutsi dute aurten ere zergatik diren faborito. Elordik eta Zabaletak 3-22 irabazi diete Altuna III.ari eta Arangureni Donostiako Atano III.a pilotalekuan.
Neurketak ez du kontatzeko askorik utzi. Arlo guztietan gehiago izan dira urdinak, eta etengabe baliatu dute atzeko koadroetan Zabaletak duen nagusitasuna. Horrela, Elordik ere errematerako aukera mordoa izan ditu. Altuna saiatu da ahal zuen heinean bere atzelariari lana kentzen, baina ezinezkoa izan da.
Ikusi gehiago