Elordik eta Rezustak aurrera egin dute

22-19 irabazi diete Laso-Arangureni, eta kanporaketetarako azken postua eskuratu dute.

(ID_13618438) (Andoni Canellada/@FOKU) 2024-02-18, Donostia. Binakako Txapelketako partida Elordi-Rezusta eta Laso-Aranguren artean
Elordi eta Laso, gaur. ANDONI CANELLADA / FOKU
2024ko otsailaren 18a
21:02
Entzun

Elordi eta Rezusta Binakako Txapelketako kanporaketetan izango dira. Aspekoek kostata irabazi diete Laso-Arangureni (22-19), nagusiki Baikoko aurrelariak maila bikaina erakutsi duelako. Galtzaileak txapelketatik kanpo geratu dira.

Elordi-Rezustak nahikoa zuten hogei tanto egitea, eta Laso-Arangurenek 22-19 edo emaitza hobeago batekin irabazi behar zuten. Asko zegoen jokoan, eta kantxan ere nabaritu da hori. 

Neurketa oso gogorra izan da. 17na berdindu duten arte aurretik izan dira Aspekoak, baina Baikokoek ez dute amore eman. Lasoren bi jokaldi bikaini esker 17-18 eta 18-19 ere aurreratu dira, baina azken tantoetan gehiago asmatu dute gorriek. 20-19koan amaitu da norgehiagoka.

Amaitu da ligaxka

Ligaxka gaurko partidarekin bukatu da. Finalaurrekoetara zuzenean pasatu dira Jaka-Mariezkurrena eta Peio Etxeberria-Zabaleta; kalean geratu dira Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Aranguren; eta gainontzeko lau bikoteek kanporaketak jokatuko dituzte datorren astean.

Ostegunean Tolosan arituko dira Altuna III.a-Martija eta Artola-Imaz. Irabazlea finalaurrekoetara igaroko da, eta galtzailea Peña II.a-Albisu Elordi-Rezusta partidako garailearen aurka arituko dira. Ostiralean Amorebietan jokatuko dute, eta azken bikotea Bilbon erabakiko da, igandean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.