Elordik eta Egiguren V.ak badauzkate finaleko pilotak

Lau eta erdiko Promozioko txapelketako azkeneko partida larunbatean jokatuko dute, Tolosan

Elordi eta Egiguren V.a finaleko pilotekin, atzo Tolosan. ASPE PELOTA.
2020ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
PILOTA. Lau eta erdiko Promozioko txapelketan, atzo egin zuten finalaren atarian egiteko geratzen zen lan bakarra: pilotak aukeratu zituzten bi finalistek, Aitor Elordik eta Julen Egugurenek. Tolosan batu ziren, Beotibar pilotalekuan, eta batere arazorik gabe hautatu zituzten pilotak. Ez da alde handirik horretan, Egiguren V.arenak zertxobait astunagoak badira ere. Elordik honela azaldu zuen nolakoak diren pilotak: «Nobleak dira».

Laugarren finala izango da Elordirentzat bigarren mailan: bitan aritu da buruz burukoan, eta bietan galtzaile izan zen. Bigarrengoa duela hiru astekoa da. Irabazi duen bakarra binakakoa izan zen, iazkoa. Azkeneko finala hartu zuen ahotan atzo: « Buruz buruko finalean buru-makur amaitu nuen, eta orain, horren bizkor, beste final bat jokatzea ona da niretzat». Laugarren urtea ari da osatzen profesionaletan. Aurkariaren inguruan, hauxe adierazi zuen: «Pixkanaka gora dator.Kaiolako postura guztiak ondo menderatzen ditu, eta ahulezia gutxi. Buruz buru aurrekoan haren aurka jokatu nuenean, nik neraman guztia eman behar izan nuen Julen gainditzeko».

Egigurenek urtebete eskas darama profesionaletan, eta aurreneko finala izango du etzikoa. «Debutatzen duen edozein pilotariren ametsa da finala jokatzea. Urduritasuna izan dezaket, baina normaltasunez hartuko dut». Faboritoa nor zen gadetu zitzaion atzo:«Elordi da faborito. Esperientziagatik bai, behintzat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.