PILOTA. Amaitu da Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldia. Beste jardunaldi batez, Elordi-Zabaletak jarraituko dute sailkapenaren puntan. Aspeko bikoteak geraezin segitzen du. Atzokoan 22-8 hartu zituzten mendean Tolosako Beotibarren (Tolosa) Laso-Imaz, egungo txapeldunordeak. Hala, orain arte jokatutako bost partidak irabazi dituzte.
Txapelketa osoan bezala, oso nagusi izan ziren Elordi eta Zabaleta. Horren seinale, lehen atsedenaldirako ia erabakita zegoen partida, 12-2 baitzeuden aurretik. Laso-Imaz nahi eta ezin ari dira azken partidetan, eta bi garaipenekin geratu dira kateatuta.
Elordi-Zabaletak irabazi egin diete Laso-Imazi (22-8)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu