Elordi-Etxeberria, Bigarren Mailako txapeldun (22-20)
PILOTA. Aitor Elordik eta Oier Etxeberriak Bigarren Mailako binakakoaren finala irabazi zuten atzo Asier Agirre eta Ruben Salaverriren aurka (22-20). Partida oso gogorra izan zen, 77 minutu iraun zuena. Hemeretzinakoa izan zen azken berdinketa, eta hortik aurrera irabazleen defentsa erabakigarria izan zen. Lehen txapela dute profesionaletan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu