Elordi eta Larrazabal, lehen aldiz Mastersean

2023ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Iazko egiturari eutsi diote aurtengo Mastersean. Uztailaren 21ean hasiko da, Urrestillan (Gipuzkoa), eta urriaren 1ean amaituko da, Iruñean, Nafarroa Arenan. Sei bikote misto ariko dira: Elordi-Albisu, Altuna III.a-Imaz, Ezkurdia-Mariezkurrena II.a (iazko txapeldunak), Larrazabal-Zabaleta, Jaka-Martija eta Peña II.a-Rezusta. Elordik eta Larrazabalek lehen aldiz jokatuko dute. Bost jardunaldiko ligaxka bat jokatuko dute, eta lehen bi sailkatuak finalerdietara igaroko dira. Hirugarren postutik seigarrenera bitartekoek, berriz, kanporaketa bat jokatuko dute, eta irabazleak finalerdietan ariko dira. Finalerdiak eta finala asteburu berean izango dira, Nafarroa Arenan: finalerdiak, irailaren 29an, eta finala, urriaren 1ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.