Elisa Longok irabazi du laugarren etapa

2023ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Aurrera doa Italiako Giroa. Laugarren etapa jokatu zen atzo, eta Elisa Longo Borghini (Trek) gailendu zen. Lehia estua izan zuen Annemiek van Vleuten (Movistar) liderrarekin etaVeronica Ewersekin (EF). Baina, azkenerako, bizkorrena izan zen Borgo Val di Taroko helmugan. Van Vleutenek lehen postua sendotu du.

Etaparen ibilbidea egokiagoa zen Van Vleutenentzat, aurreko egunetakoarekin alderatuz. Izan ere, hirugarren mailako bi igoera egin ostean amaitu zen. Movistarrek kontrolpean izan zuen lasterketa, eta azken igoeran liderrak erasoa jo zuen. Longo Borghinik eta Ewersek eutsi egin zioten, eta, azkenerako, italiarra gailendu zen. Ane Santesteban (Jayco) seigarren da sailkapen nagusian, 1.39ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.