EITBk dio Bielsa izango dela entrenatzailea Urrutiak irabazten badu
EITBko telebista eta irratien arabera, Marcelo Bielsa txiletarra izango da Athleticeko entrenatzailea, Josu Urrutiak uztailaren 7an lehendakaritzarako hauteskundeak irabazten baldin baditu. Berri horren arabera, Txileko hautatzaile ohiak Urrutiak egin dion eskaintza du, eta hitza eman dio Athleticeko jokalari izandakoa presidente baldin bada talde zuri-gorriaren ardura hartuko duela. Bielsaren izena aspalditik dabil bolo-bolo, baina ez bakarrik Athleticen inguruan. Sevilla eta Reala ere hura fitxatzen saiatu ziren, baina ez zuten konbentzitu txiletarra. Inter Milanek ere hura fitxatzeko interesa azaldu du, Leonardo brasildarrak Italiako taldearen aulkia uzten baldin badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu