Eider Merinok nagusitasunez irabazi du etxean, Bezin eraso egin ondoren
TXIRRINDULARITZAK. Eider Merino (Movistar) Balmasedakoa da, eta atzo bere herriko XVII. Emakumeen Saria irabazi zuen. Ondo ezagutzen zuen ibilbidea, eta Beziko auzoan jo zuen erasoa bakarrik helmugaratzeko. Irabazleak hogei segundoren aldea atera zien Cristina Martinez eta Alice Maria Arzuffiri, biak ala biak Bizkaia-Durango Murias taldekoak. Merino sasoiko iritsiko da Birara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu