Eider Merino eta Lourdes Oiarbide, Movistarrera

2017ko urriaren 3a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Emakumezkoen taldea izango du heldu den denboraldian Movistarrek, eta dagoeneko aurkezten ari da zein txirrindularik osatuko duten. Zortzi izenen berri eman du, eta horien artean daude Eider Merino eta Lourdes Oiarbide euskal txirrindulariak. Lointeken eta Bizkaia Durangon aritu dira orain arte, hurrenez hurrenez. Sasoi oparoa izan zen aurrekoa bientzat, beren kirol ibilbideko onena. Oiarbidek zortzi garaipen lortu zituen: Espainiako Txapelketan urrezko domina lortu zuen erlojupekoan, eta Espainiako Kopako bi probetan eta Euskalduna torneoko lautan gailendu zen; Burgosko Itzuliko erlojupekoa ere poltsikoratu zuen. Merinok, berriz, Burgosko Itzulia irabazi zuen, hirugarren izan zen Durango-Durango klasikoan eta laugarren Emakumeen Biran. Bien asmoa da World Tour mailako lasterketetan lehiatzea. Baieztatutako beste sei txirrindulariak hauek dira: Mavi Garcia, AliciaGonzalez, Alba Teruel, Lorena Llamas, Malgorzata Jasinska eta Aude Biannic.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.