Eibarrek Lehen Mailara igotzeko kanporaketak jokatu beharko ditu

4-3 irabazi du Oviedoren aurka, baina garaipena ez da nahikoa izan zuzenean igotzeko. Gaurko talde bera, Oviedo, izango du aurkari igotzeko kanporaketan.

Eibarreko jokalariak Oviedori sartutako goletako bat ospatzen. FOKU
Eibarreko jokalariak Oviedori sartutako goletako bat ospatzen. FOKU
2024ko ekainaren 2a
20:40
Entzun

Eibarrek ez du lortu azkenean Espainiako Lehen Mailara zuzenean igotzea. Denboraldi bikaina egin dute eibartarrek, baina ez da nahikoa izan zuzenean igotzeko postuetan geratzeko, eta kanporaketa bat jokatu beharko du Lehen Mailara itzultzeko. Gaurko aurkari bera izango du aurkari: Oviedo.

Eibarrek 4-3 irabazi du gaur Ipuruan. Espainiarrak jarri dira aurretik markagailuan partida hasi eta berehala. Aketxek penaltiz berdindu du partida bana, ordea, 25. minutuan, eta Sergio Leonek 2-1ekoa sartu du 39.ean. 80 minutuan Oviedok berriro berdindu du partida, baina Eibarrek, Corpasen eta Stoitxkoven gol banarekin, erabakita utzi du partida; Oviedok hirugarrena sartu du 97. minutuan.

Irabazteaz gain, baina, Leganesek galtzea behar zuen Eibarrek, eta horiek ez dute galdu: 2-0 gailendu zaizkio Elxeri. Ondorioz, Eibarrek hirugarren amaitu du denboraldia, eta seigarrenaren aurka jokatuko du igotzeko kanporaketa. Datorren astean jokatuko da joaneko partida, eta itzulikoa, berriz, ekainaren 12an edo 13an.

Kanporaketa hori gainditzen badu, Sporting-Espanyolen arteko kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du igotzeko txartela, ekainaren 16an eta 23an, bi joan eta itzuliko beste kanporaketa batean.

Amorebietak maila galdu du

Amorebietak, berriz, 1-0 galdu du Mirandesen aurka, eta, ondorioz, hemeretzigarren sailkatu da, eta Federazio Mailara jaitsiko da. Gabrik sartu du partidako gol bakarra, eta, bizkaitarrek irabaztea ezinbestekoa bazuten ere, ez dira gai izan Espainiako taldea mendean hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.