Mendi lasterketa

Ehunmiliak lasterketaren hasiera bi orduz atzeratu dute

Ekaitz arrisku handia dagoenez, probako antolatzaileek 20:00ak arte atzeratu dute hasiera. G2 Handiak eta Marimurumendi, berriz, ezarritako ordutegian hasiko dira.

Ehunmiliaken iazko ekitaldiko hasiera. AIMAR MAIZ / GOIERRIKO HITZA
Markel Garzon Goitia
2023ko uztailaren 7a
11:52
Entzun

Ekaitz arrisku handia iragarria dago arratsalderako. Ondorioz, Ehunmiliak lasterketako antolakuntzak proba nagusia bi orduz atzeratzea erabaki du. 18:00etan hasi beharrean, 20:00etan ekingo diote. Ibilbideko kontrol puntuetako denbora mugak aldatuko direla ohartarazi dute antolatzaileek.

Ultra trail lasterketak hamabigarren aldia du gaurkoa. Ohiko denez, Beasaingo (Gipuzkoa) udaletxe plazatik abiatuko da 168 kilometroko lasterketa hori. 11.000 metroko desnibel positiboa du, eta 550 korrikalarik parte hartu ahal dute. Haien segurtasuna bermatzea lehenetsi dute antolatzaileek. Beste bi probak, G2 Handiak eta Marimurumendi, aurretik ezarritako ordutegian hasiko dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.