SASKIBALOIA

Dusko Ivanovicek ez du jarraituko Baskonian

Entrenatzaile montenegroarra eta kluba ez dira ados jarri, eta banatzea erabaki dute. Laugarren aldia egin du taldean.

Dusko Ivanovic, Baskoniaren partida batean. ALMUDENA ALVAREZ / EFE
Dusko Ivanovic, Baskoniaren partida batean. ALMUDENA ALVAREZ / EFE
Julen Etxeberria.
2024ko maiatzaren 27a
16:47
Entzun

Amaitu da Dusko Ivanovicek Baskonian egindako laugarren aroa. Arabako klubak gaur jakinarazi du entrenatzaile montenegroarrak ez duela jarraituko taldea entrenatzen. Azaldu duenez, negoziatzen aritu dira azken egunetan, baina ez dira ados jarri, eta «banatzea» erabaki dute. Klubak eskertu egin dio «profesionaltasuna eta konpromisoa», eta azpimarratu «arrastoa» utzi duela, eta beti izango dela «Baskoniako familiaren parte».

Ivanovicek iazko urriaren 30ean ekin zion laugarren aldiari Baskonian, Joan Peñarroya ordezkatuz. Haren esanetara, taldea oso gorabeheratsu aritu da: Espainiako lehiaketetan, ez zen sailkatu ez Koparako, ez ACB ligako kanporaketetarako —beti sailkatu zen haietarako—; Euroligan, berriz, final-laurdenak jokatu zituen bost urteren ostean.

Baskoniako kirol arduradunek Ivanovicen ordezkoa topatu beharko dute orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.