Ducassouk 40-27 irabazi dio Ospitali, eta hirugarrenez da buruz buruko txapeldun

TRINKETA. Buruz buruko lehian indartsuena dela erakutsi, eta hirugarrenez jantzi zuen herenegun txapela Battitta Ducassouk, Mathieu Ospital 40-27 mendean hartu eta gero. Ez zuen ondo hasi partida Itsasuko atzelariak, eta 1-6 jarri zen aurretik Ospital. Partida erdialdera arte hura izan zen nagusi, baina Ducassou konfiantza hartzen joan zen, eta 19-19tik aurrera bere jokoa ezarri, eta garaipena lortu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu