SOSLAIA. Roger Federer

Dotoreziaren eta kalitatearen ikurraren agurra

NEIL HALL / EFE.
Julen Etxeberria.
2022ko irailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtebete pasatxo darama Roger Federerrek (Basilea, Suitza, 1981) jokatu gabe, iazko uztailean Wimbledonen, bere torneorik kutunenean, galdu zuenetik. Saiatu da lehiara itzultzen, baina belauneko lesioek ezinezkoa egin dute. «Azken hiru urteak erronka bat izan dira niretzat, lesioengatik. Gogor egin dut lan sasoi betean jartzeko, baina nire gorputzaren mugak ezagutzen ditut, baita bidaltzen dizkidan mezuak ere. Nire kirol ibilbidea bukatzeko garaia iritsi da». Halaxe iragarri du gaur 41 urteko tenislari suitzarrak erretiroa hartuko duela Rod Laver kopa amaitzean. Hilaren 23tik 25era jokatuko da, Londresen.

Inoizko tenislaririk onenetakoa izan da Federer, kalitatearen eta dotoreziaren ikur. Ikusgarria da 24 urtean osatu duen garaipen zerrenda: batetik, hogei Grand Slam irabazi ditu —zortzitan Wimbledon, seitan Australiako Irekia, bostetan AEBetakoa eta behin Roland Garros—; seitan nagusitu da ATPko Maisuen Kopan; urrezko domina bat eta zilarrezko bat eskuratu ditu Olinpiar Jokoetan; eta 310 astez izan da ATPko Zirkuituko aurreneko sailkatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.