Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak balioa eman dio berriro Errusiakoari
KIROLDEGIA. WADA Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak beste pauso bat eman du Errusiako atletek eta eskiatzaileek berriro euren nazioa nazioartean ordezka dezaten. Izan ere, WADAk balioa eman dio berriro Dopinaren Aurkako Errusiako Agentziari, «dopin sistema bati bide emateagatik» hura baliogabetu eta hiru urtera. WADAk, hala ere, zehaztu du betebehar zorrotzak ezarriko dizkiola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu