Donostiarrak ikerketa zabaltzeko eskatu dio TKEri, pegatinen gaiagatik

2022ko irailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARRAUNA. Donostiarrak idatzia aurkeztu dio Traineruen Kluben Elkarteko Diziplina epaileari. Eskatzen dio aurreko asteburuan Galizian gertatu zena argitzeko. Eusko Label ligako estropadak jokatu ziren Aresen eta Boiron, eta Urdaibaik eta Hondarribiak pegatina berezi bat erabili zuten nabigazioan laguntzeko. Donostiako taldeak eskatzen du epaileak ikerketa zabal dezan gaia argitzeko. Horren bitartez argitu nahi du material berezi hor zer den; halakoak erabiltzea TKEren araudiak onartzen duen edo ez; azkenik, lehiakideen berdintasuna bermatu dadin eskatzen du Donostiako taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.