Arrauna

Donostiarrak ikerketa zabaltzeko eskatu dio TKEko Diziplina epaileari, pegatinen gaiagatik

Urdaibaik eta Hondarribiak Galizian nabigazioan laguntzeko erabili zuten ehun berezia nolakoa den argitu nahi du, TKEko araudiarekin bateragarria den, eta beharrezko neurriak har ditzaten lehiakideen berdintasuna bermatzeko.

Hondarribia eta Urdaibai, da honetako estropada batean. EFE
Aitor Manterola Garate.
2022ko irailaren 2a
20:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Donostiarrak idatzia aurkeztu dio Traineruen Kluben Elkarteko Diziplina epaileari. Eskatzen dio aurreko asteburuan Galizian gertatu zena argitzeko. Eusko Label ligako estropadak jokatu ziren Aresen eta Boiron, eta Urdaibaik eta Hondarribiak pegatina berezi bat erabili zuten nabigazioan laguntzeko. Donostiako taldeak eskatzen du epaileak ikerketa zabal dezan gaia argitzeko, material berezi hor zer den jakiteko, halakoak erabiltzea TKEren araudiak onartzen duen edo ez argitzeko, eta lehiakideen berdintasuna bermatzeko.

Kaiarriba Arraun Elkartearen ustez, Nazioarteko eta Euskadiko federazioek debekatu egiten dute horrelako gauzak jartzea traineruari, traineruaren berezko ezaugarriak eta traineruak ura ukitzeko modua eraldatzen dituelako. Halaber, araudi horietan eskatu egiten da, Donostiarraren arabera, horrelako gailuak erabiltzekotan lehiakide guztiek erabiltzea, berdintasuna bermatzeko.

Bi estropada horietan, Urdaibaik eta Hondarribiak alde handiarekin lehiatu ziren beste taldeekiko, eta estropada faltsutu zutela ere uste du Gipuzkoako hiriburuko klubak. Urdaibairen kasuan, gainera, pisaketan pegatina ez zuela kendu nabarmentzen du, eta hori Estropada Kodeko 5.5 artikulua urratzen duelakoan dago.

Donostiarraren asmoa ez da bi estropada horietako emaitzei helegitea jartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.