futbolA

Donostian da Montanier

Realarekin bi urterako fitxatuko du frantziar entrenatzaileak. Bihar izango da aurkezpena.

2011ko ekainaren 7a
16:25
Entzun

Gaur heldu da Donostiara Philippe Montanier frantziar entrenatzailea, Realarekin bi urteko kontratua sinatzeko. Larunbatean jakin zen fitxatuko zuela, eta bihar izango da aurkezpena, 18:00etan Anoeta estadioan. Donostiako klubak 500.000 euro ordainduko dizkio haren talde ohi Valenciennesi. Michel Troin laguntzailearekin batera etorri da.

Frantziarra da Montanier; 1964an sortu zen. Lehen entrenatzaile bezala 2004an hasi zen, Boulogne taldean. 2009tik orain arte Valenciennesen aritu da, Frantziako Lehen Mailan; iaz hamargarren bukatu zuten, aurten hamabigarren.

Martin Lasarteren lekua hartuko du Donostian. Realak duela bi aste jakinarazi zuen eten egin ziola kontratua Lasarteri. Honek beste urtebeteko kontratua zeukan. "Realak haize freskoa behar du", esan zuen Lorenzo Juarros Loren kirol zuzendariak.

Bi urte egin ditu Lasartek Realean: aurrenekoan taldea Espainiako Bigarren A Mailatik igo zuen eta bigarrengoan salbazioa lortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.